Pasaia Abesbatzak kontzertua emango du bihar, Trintxerpen
Pasaia Abesbatzak kontzertua emango du bihar iluntzean Trintxerpeko Karmengo Amaren parrokian, Granollereseko (Herrialde Katalanak) abesbatzarekin batera. Emanaldia 20:15ean hasiko da, eta musika sakra izango du oinarri.
Elkartrukea egingo dute bi abesbatzek. Horrela, Pasaia Abesbatza Granollersera joango da hilaren 27an. Iaz Pasaia Gaztek gauza bera egin zuen.