13.000 bisitari izan ditu Expogrow-k

Expogrow-ko postu bateko irudia

Expogrow-ko postu bateko irudia

Expogrow Kalamuaren Festak asteburuan 13.000 bisitari izan dituela jakinarazi dute horren antolatzaileek, “bigarren ekitaldi honen emaitza, beraz, positiboa izan da”. Azkoren arduradunek nabarmendu dute kalamuaren gaiarekin lanean dabiltzan enpresen arteko harremanak “asko” izan direla, eta horregatik sektore horretako erreferentzia bihurtu dela jada Expogrow. Azokarekin batera, II Gizarte Foroa egin dute Ficoban. Horrek iraun duen bi egunetan auditorioa beti beteta egon dela adierazi dute antolatzaileek, eta kalamu kluben arteko topaketan ere aurrera urratsak egin direla zehaztu dute, “esperientziak elkartrukatu dira, erregulazio eredu bakarra izan dadin”. Azokari lotutako beste ekintzak (kontzertuak, Ficoba kanpoko ikuskizunak…) ere “jendetsuak eta dibertigarriak” izan direla adierazi dute Expogrow-ren arduradunek.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.