Pasaiako haurrek aurten ere ludotekan gozatzeko aukera izango dute

Gaur zabalduko dute Pasaiako ludoteketan matrikulatzeko epea. Trintxerpe-San Pedro, Donibane zein Antxoko ludoteketan eman daiteke izena, hilaren 30era arte. Ludotekak 4 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta daude. Urritik ekainera izango da ikasturtea, eta 56,20 euroko kostoa izango du. Kutxabank-eko 2095 5400 02 1061652334 kontu korrontean egin behar da. Diru-sarreraren egiaztagiria ludotekara bertara eraman behar da. Ludotekak honako tokietan daude: Trintxerpe-San Pedron Pobladoko Espinosa de los Monteros kalean (943 39 25 10 telefono zenbakia); J. J. Otaegi plazako herri eskola ohian, Donibanen (943 51 72 90) eta Antxoko Azokan (943 24 85 12). 17:00etatik 19:30era egongo dira zabalik. Iaz 300 haurrek baino gehiagok eman zuten izena udalerriko hiru ludoteketan. Jolas aske, mahai-jolas, lantegiak, txotxongilo, txango, jolas eta liburu-maileguekin gozatzeko aukera izan zuten.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.