Antzerki tailerrean izena eman daiteke
Haur zein helduentzako udal antzerki tailerrean izena emateko epea irekita dago, eta urriaren 4a bitartean egin ahal izango da Kultura departamentuarekin harremanetan jarrita (943 44 96 34).
Helduen kasuan, hiru mailatan banatu dituzte. Hasiberriek asteazkenetan izango dute klasea 19:30etik 21:30era. Sakontze mailakoek, berriz, astelehen eta ostiraletan 19:30etik 21:00etara. Sorkuntzakoak, azkenik, astearte eta ostegunetan bilduko dira 19:30etik 21:00etara.
Haurrei dagokionez, bi taldetan banatuko dituzte: 6-8 urtekoak eta 9-12 urtekoak. Biek larunbatetan izango dute klasea, gazteenek aurretik 10:00etatik 11:30era eta helduenek segidan: 12:00etatik 13:00etara.