Biharko bide mozketak Irunen

Mugikortasun Iraunkorraren Astearen programaren barruan, Kolon ibilbidearen inguruan egingo diren jarduerekin bat eginez, Iparralde hiribidearen eta Gipuzkoa hiribidearen arteko tartea trafikorako itxita egongo da 16:00etatik aurrera. Mozketa hori 20:00etatik zabalduko da. Irungo II. Gau Lasterketa pasako den bideak, berriz, proba pasatzen den heinean zabalduko dira (20:30ean hasiko da San Juan plazatik). Honakoak dira ordu horiek:
  • Hondarribia kalea trafikorako 20:55 aldera irekiko da (gutxi gorabehera).
  • Gipuzkoa hiribidea trafikorako 21:05 aldera irekiko da (gutxi gorabehera).
  • Colon ibilbidetik Gipuzkoa hiribideraino trafikorako 21:15 aldera irekiko da (gutxi gorabehera).
  • Colon ibilbide osoa trafikorako 21:25 aldera irekiko da (gutxi gorabehera).
  • Nafarroa hiribidea trafikorako 21:25 aldera irekiko da (gutxi gorabehera).
  • San Martzial kalea trafikorako 21:30 aldera irekiko da (gutxi gorabehera).
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.