Ordezkari politikoak, eta Berdintasun Kontseilukoak
Hibaikako arraunlariak
Udal ordezkariak eta Hibaikako kideak
Errenteriako Udalak harrera egin zien atzo Hibaika Arraun Elkarteko emakumeen traineruko partaideei. Merezitako ordaina izan zen udalarena, Kontxan bigarren izateaz gain, EuskoTren Ligan nahiz Gipuzkoako Ligan ere oso maila altua azaldu dutelako emakumeek. Traineruetan ez ezik, trainerilletan nahiz bateletan ere oso sasoi ona egin dute beltzek, hau da, emakumeen kategoria guztietako Hibaikako arraunlariak aurrean izan dira beti. Horregatik, Julen Mendoza alkateak atzo esan zuen zaleen artean errotzen ari dela arraun elkartea, ilusioa pizten ari dela Errenteria-Oreretako herritarren artean, eta inguruan arraun tradizio handiagoko klubak izan arren, pixkanaka Hibaika bereganatzen ari dela errenteriarren zaletasuna eta erreferentzialtasuna. Baita Antzinen (Nafarroa) ere.
Izan ere, Unai Unsuain Kirol zinegotziak, emakumeen traineruaren babesleari (Jamones Ancin) lotutako bitxikeria kontatu zien arraunlariei eta atzoko harreraren izan zirenei —udal talde guztietako ordezkariak izan ziren bertan, baita Berdintasun Kontseiluko kideak ere—. Herrian Hibaikaz denek hitz egiten dutela esan zuen Unsuainek, taldearen elastiko asko ikusten direla, baina Nafarroako Antzin herrian ere, “gu Jamones Ancin nesken zaleak gara” diotela jakinarazi zuen bertan: “Han ere jendeak jarraitzen zaituzte, eta haien partez ere zorionak. Hurrengo urtean Kontxako bandera ekarriko duzue, eta sekulako festa egingo dugu herri osoan”.
Mendoza alkateak, bere aldetik, eskerrak eman zizkien neskei sasoian egin duten lanagatik, “harro egoteko arrazoiak baditugu”. Eta hiru atal nabarmendu zituen. Batetik, emakumeek azaldu zuten gaitasuna goraipatu zuen, bigarrenez herriaren izena batetik bestera eraman dutela, “eta hirugarrena, eta garrantzitsuena, zorionez emakumeen trainerua dela zuena, eta pozteko modukoa da emakumeen partetik horrelako kirol batean parte hartzea eta horri ondo erantzutea sekulakoa delako”.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.