Herri dantzen ikastaroaren gaineko bilera egingo du Ereintzak, hilaren 23an
Ereintza dantza taldeak herri dantzen ikastaroa abiaraziko du 15. urtez jarraian. Astelehenean, hilaren 23an, bilera egingo dute ikastaroaren nondik norakoak azaltzeko asmoz. Ikastaroaren taldeak, egunak eta orduak zehazteko jarri dute hitzordua Juan de Olazabaleko 23 zenbakian daukaten egoitzan. Bilerara joan ezin direnek ereintzaikastaroak@hotmail.com helbidera bidali beharko dituzte bere izena eta abizena zein telefono zenbaki bat. Ikasle berri zein beteranoei dei egin diete bertara ager daitezen.
Guztira 70 lagun dira ikastaroetan parte hartu dutenak. Mutxikoak, fandango, arin-arina, kontradantza… eta beste hainbat dantza ikasi dituzte, erromerietan eta plazetan praktikan jartzeko.