Errezeta elektronikoa martxan da gaurtik Oarsoaldean
Papereko errezetarik ez dute jasoko gaurtik aurrera Oaroaldeko bizilagunek sendagilearen kontsultan. Horren ordez errezeta elektronikoaren bidez botiketan bertan jasoko dituzte beharrezko sendagaiak hemendik aurrera Oiartzun, Errenteria-Orereta, Lezo eta Pasaiako herritarrek.
Osakidetzako txartela da sistemaren oinarria. Alderik handiena berriz, gaixotasun kronikoak dituzten pertsonek nabarituko dute. Horien kasuan urtebeterako behar dituen botikak zehaztuko ditu sendagileak txartelean eta ez dute kontsultara joan beharko.
Helburua urtea amaitu aurretik errezeta elektronikoa Gipuzkoa osora zabaltzea da.