Ikasturte hasierako jaia egingo du San Agustin elkarteak

Ikasturte berriko ekintzak urriaren 1ean hasiko baditu ere, ikasturte hasierako jaia egingo du hilaren 26an (osteguna) San Agustin erretiratuen elkarteak. 18:00etan hasiko da, eta luncha ere izango da. Astelehenetik ostegunera egingo dituzte ekintzak, 16:00etatik 18:00etara, eta norbaitek izena eman behar badu, erretiratuen elkarteko bulegotik pasatu beharko du. Honako ikastaroak egiteko aukera izango da: gimnasia, win tsun chi, areto dantzak, brodatzea, euskal dantzak, puntu eta kakorratz lanak, dantza tailerra, memoria, eskulanak, euskara, informatika eta abesbatza.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.