San Pedroko trafiko ordenazio berria azaltzeko bilera egingo dute bihar

Pasaiako Udalak San Pedroko Arraunlari kalean eta inguruan trafikoa moldatu eta oinezkoei espazio gehiago emateko plana aurkeztuko du bihar arratsaldean (hilaren 25a) barruti horretako Udal Aretoan. Bizilagun guztiak gonbidatu dituzte bertara. Egitasmoa aurkezteaz gain, Haritz Perez Mugikortasun zinegotziak adierazi du bertaratzen direnen ekarpenak jasoko dituztela. “Gure helburua autoen eta oinezkoen arteko bizikidetzan oreka bilatzea”, gaineratu du. Horrez gain, jakinarazi duenez, urrian banatuko dituzte Nabarra Bouen aparkatzeko 78 txartela banatuko dituzte urrian.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.