Ainara Gurrutxagak 'Amaren eskuak' filma aurkeztu du Zinemaldian

Atzo gauean aurkeztu zuten Donostiako Zinemaldian Mireia Gabilondoren Amaren eskuak filma, Karmele Jaioren izen bereko liburuan oinarritutakoa. Nerea da filmaren protagonista, eta hain zuzen, Ainara Gurrutxaga errenteriarrak interpretatutako pertsonaia da. Lehenengo aldia da pelikula batean parte hartzen duela Gurrutxagak; orain arte antzerkian aritu da. Bizitza maldan behera jarriko zaion pertsonaia bat interpretatzen du Gurrutxagak, Nerea. Egun batetik bestera, amak hitz egiteko gaitasuna eta memoria galduko du, eta horri aurre egin beharko dio. Hona hemen Berria-k aktore eta zuzendariari egindako elkarrizketa.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.