Errenteria-Oreretako biktimek parte hartuko dute 'Ganbara' irratsaioan

Alde bateko zein besteko biktimak entzuteko aukera izango da, gaur, 22:30etik aurrera, Radio Euskadiko Ganbara irratsaioan. Mahai baten inguruan elkartuko dira Naiara Zamarreño ETAk 1998an hildako Manuel Zamarreño zinegotziaren alaba eta Imanol Aizkorreta 1983an indar parapolizialek bahitu eta torturatutako herritarra. Alboan izango dituzte Julen Mendoza Errenteriako alkate eta Bilduko kidea eta Jose Manuel Herzog PPko zinegotzia. Radio Euskadik azaldu duenez, Eraikiz bake eta elkarbizitzaren aldeko ekimenetik abiatutako mahai ingurua izan da. Xabier G. Ramsdenek elkarrizketatu ditu.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.