Ikasturte hasierako jaia egingo dute La Magdalena elkartean

Hurrengo astelehenean egingo diote ongietorria ikasturte berriari Alabergako La Magdalena auzo elkartean. Horren harira, festa egingo dute, 18:00etan. Aurretik ikastaroen inguruko informazioa emango dute, eta ondoren, lunch-a eta bingoa egingo dituzte. Jarduerak, hain zuzen, urriaren lehenean hasiko dira. Horrez gain, La Magdalenak gonbidapena luzatu die auzotarrei elkarteko bazkide egiteko. Horretarako, astearte eta ostegunetan pasatu beharko dute elkartetik 17:00etatik 19:00etara.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.