Bihar zabalduko berriz ere Irungo Dunboako zubia
Dunboako kanaleko zubiko zoruan ez irristatzeko tratamendua egiten ari direla eta bihar arte egongo da itxita egurrezko zubia. Erromes plaza eta Santiago aldea lotzen dituen zubia da konpontzen ari direna. Hezetasunagatik edo goizeko ihintzagatik irristakor izaten da bertako zorua.