Daniel Baederrek doinu brasildarrak eramango ditu Reynara

Bateria jotzaile brasildar bat entzuteko aukera izango da gaur, 22:30etik aurrera, De Cyne Reynan: Daniel Baeder. Hainbat genero lantzen ditu, eta horiek fusionatu ere egiten ditu: drum and bass, jazz, samba…. Cirque du Soileilekin dabil lanean, baina AEBetako bira bukatu aurretik, bi disko argitaratzea ari da aztertzen: bata, Brasilgo musika instrumentalean oinarritutakoa, eta bestea, musika elektronikoan. Daniel Baeder Gipuzkoa bisitatzen ari da, eta hala nola, bateria lantzeko eskolak emango ditu.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.