Oiartzungo Sorturen batzarra izango da gaur
19:00etan izango da batzarra, udaletxean.
Sorturen Plangintza nazionala aurkeztuko dute eta horrez gain Euskal Bidearen nondik norakoak azalduko dituzte. Azken puntu bezala, Gipuzkoako herrialde plangintza aurkeztu dute, hau da, herrialde mailan Sortuk dituen erronka nagusiak aurkeztuko eta eztabaidatuko dituzte.