Haurrentzako fantasiazko filma emango dute larunbatean Itsas Etxean

Herriko jaiak eta gero, pixkanaka-pixkanaka bere martxa hartzen hasi da Itsas Etxea Auditoriuma. Bihar, larunbata, animaziozko film luze bat emango dute bertan, Kerity, ipuinen etxea goiburukoa. Fantasiazko filma da, 8-12 urte bitarteko haurrentzat gomendatua. 18:00etan hasiko da proiekzioa eta sarrerak 3 euro balio ditu.
'Kerity, ipuinen etxea' fIlmeko une bat

‘Kerity, ipuinen etxea’ fIlmeko une bat

Leihatilan bertan eros daitezke, emanaldia hasi baino ordubete lehenagotik. Sinopsia: Natanaelen amona lo geratu da betiko, eta bere herentzia bere bi ilobei utzi die. Natanaeli ate sekretuaren giltza utzi dio, eta honen arrebari berriz, Errusiako panpina bat. Natanaelek atea zabaltzen du, eta hasieran oso gela txikia aurkitzen du, baina atzean liburutegi erraldoi bat dagoela konturatzen da. Angelika oso haserre dago berari panpina bat bakarrik utzi diolako, eta Natanaeli gela handi bat. Hala ere, dirurik ez dutenez, liburu guztiak saldu beharko dituzte. Baina konturatu egiten dira liburuek sekretu bat gordetzen dutela eta berreskuratu egin beharko dituzte. Lortuko ahal dute?
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.