Paradorea, telebista saio batean

Hondarribiko Paradorea ETB2ko Tu edificio favorito saioan agertuko da igande gauean, 22:30ean. Africa Baeta kazetariak gidari du programa horrek eta bertan Euskal Herriko eraikinak azaltzen dira, pertsona ezagunek aurkeztuta. David de Jorge sukaldariak aurkeztuko du Hondarribiko gaztelua. Bilboko Erriberako Merkatua eta Tuterako (Nafarroa) katedrala ere aztertuko dituzte igandeko saioan. Saioaren ondoren ikusleek gehien gustatu zaien eraikinaren alde bozka dezakete.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.