Garagardoa da nagusi Lezon, atzotik

Lezoko I Garagardo Festa Atzo arratsaldean zabaldu zituen ateak Garagardo Festak eta gaur zein bihar nagusi izango da garagardoa Saldise plazan. Tiñelu elkarteak antolatuta 18:00etatik 00:30era izango da zabalik garagardo azoka eta edatekoaz gain, zer jan ere izango da hiru egunetan, ukondotxoak, saltxitxak, patata purea eta bestelako razioak zerbitzatuko dituzte antolatzaileek. Arratsaldean giroa motelagoa izan bazen ere, afal ordurako jendez bete zen Saldise plaza azokan aukeran dauden 12 garagardoak dastatzeko. Atzo bezala gaur ere ez da faltako musika, eta Jaixkipe Txaranga, Trikisound eta Trabank folk taldeek zuzeneko emanaldiak egingo dituzte Saldise plazan.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.