Haurtxo haur eskolan matrikulatzeko epea zabalduko dute

Lezoko Haurtxo Haurreskolan 2.matrikula epea zabalduko dute urriaren 1ean. Urriaren 10ean amaituko da matrikulatzeko aukera eta interesdunek 14:00etatik 17:00etara jo beharko dute haurtzaindegiaren egoitzara. Haurtxotik jakinarazi dutenez, ikasturtea hasten denerako gutxienez 16 aste izan beharko dituzte haurrek. Haurreskolaren ordutegia berriz, 7:30etik 17:00etara da eta haurrek bertan bazkaltzeko aukera dute. Interesdunek haurreskolaren egoitzan bertan (Polentzarrene kalea) edo 943 52 73 42 telefono zenbakira deituta lor dezakete informazio gehiago.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.