Herri batzarra egingo du Errenteria-Orereta Sortuk urriaren 5ean
Urriaren 5ari begira, herri batzarra antolatu du Errenteria-Oreretako Sortuk, eta bertan, ikasturteko planifikazioa zehaztuko dute. 10:00etik 13:00etara izango da Merkatuzarren. Zentzu horretan, Sortuko oinarriari deialdia zabaldu diete informazioa jasotzeaz gain, ekarpenak egiteko.