Lezoko Kirol taldeen asteburuko partidak
Gizonen erregional preferente mailako taldekoak 12:00 etan hasi dute Lezoko plazetan Hernaniren kontrako partida. Sailkapen taularen hirugarren postuan kokatuta daude Hernanikoak eta Allerru berriz, bederatzigarren.
Arratsaldean, lauretatik aurrera emakumeen txanda helduko da. Hauek ere etxean ariko dira gaur Usurbilen kontra, Plazetan.
Areto futbolari dagokionean atsedena egingo du asteburu honetan Allerru Jaizkibel Taberna taldeak.