Hiruna amaitu ziren futboleko mutilek asteburuan jokatu dituzten bi derbiak. Hiruna berdindu zuen Ohorezko Mailako taldeak Real Unionen kontra, eta 3-3 geratu ziren Lehen Erregionalekoak Mariñoren kontra. Neskek Lasarten hasi dute liga eta gol bakar batez galduta hasi dute; ez da emaitza txarra kontuan izanik talde oso gaztea dela, gazteen eta kadeteen mailetako jokalariekin osatutakoa. Gainontzeko taldeei dagokionez, Kadeteen lehen taldearen emaitza nabarmendu behar da; bere lekua Ohorezko Mailan dagoela argi erakutsi nahi du hasieratik eta, lehen jardunaldia 19 irabazi bazuen, oraingoan 6 gol sartu dizkio Mariñori eta lidertza sendotu du.
Eskubaloiko Euskal Liga ere hasi da asteburuan. La Bacaladerak Urdulizen jokatu du lehen partida eta gutxigatik ez du punturik lortu. Datorren astean egingo dute debuta etxean, Lau Bide Jatetxea taldearen kontra.
FUTBOLA
Erregional Ohorezko Maila
- Hondarribia-Real Union B 3-3
Lehen Erregionala
Emakumeen Liga
Gazteen Ohorezko Maila
Gazteen Lehen Maila
- Hondarribia B taldeak atseden du
Kadeteen Lehen Maila
- Mariño-Hondarribia B 2-1
- Hondarribia-Mariño B 6-0
SASKIBALOIA
Emakumeen Kadete Maila
- Bera Bera-Carnicas San Marcial 55-33
ESKUBALOIA
Euskal Liga
- Urduliz-La Bacaladera 26-25