Zintzilik Irratian parte hartu nahi dutenei deialdia

Denboraldi berria prestatzen ari da Errenteria-Oreretako Zintzilik Irrati librea, eta norbaitek parte hartzeko asmoa badu, (irratsaio bat egiten edo kolaboratzaile bezala) horrengana zuzendu da. Ildo horretatik, proposamenak bidaltzeko deia egin die interesdunei. Horiek hilaren 10etik 17ra jasoko ditu Perrategian (Tomas Lopez 17). Egun horietan azaltzeko aukerarik ez badute posta bidez zintzilik[a bildua]sindominio.net helbidean edo Twitter edo Facebook bidez harremanetan jartzera animatu dituzte interesdunak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.