Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

09:30ean hasi dira deklaratzen Herrira-ko atxilotuak Madrilen

oarso bidasoko hitza
Oarsoaldea
2013/10/03
Atzo asanblea egin zuten Oiartzungo Doneztebe plazan

Atzo asanblea egin zuten Oiartzungo Doneztebe plazan

 

Ezohikoa da. Epailearen aurrera eraman aurretik beraien abokatuekin egon dira Herrira mugimenduaren kontrako operazioan atxilotutako 18 lagunak. Ez dituztenez inkomunikatu, beren abokatuen presentzian egin dute deklarazio poliziala, eta bakoitzarekin bost minutu inguru egoteko aukera izan dute abokatuek, gero. Gaur eramango dituzte Espainiako Auzitegi Nazionalera, Eloy Velasco epailearen aurrean deklaratzera. Epaile horrek aginduta egin du Guardia Zibilak, 18 lagun atxilotzeaz gain, Herrira-ren jarduera bi urterako debekatzea ekarri duen operazioa. Horien artean dago Manu Ugartemendia errenteriarra. Atxilotuak ez dituztenez inkomunikatu, 72 orduko epea dute Guardia Zibilek haiek epailearen eskuetan lagatzeko. Gaur goizean beteko dira 72 orduak. Efe berri agentziak iturri judizialak aipatuz berri eman duenez, gaur 09:30etik aurrera eramango dituzte. Epaileak galdeketa egingo die, eta gero jakinaraziko du preso sartu edo libre utziko dituen. Atxilotuek aukera izango dute, Guardia Zibilaren aurrean bezala, epailearen aurrean ere ez deklaratzeko. Amaia Esnal, Eneko Ibarguren, Ekain Zubizarreta, Jexux Mari Aldunberri, Roberto Noval, Beñat Zarrabeitia, Ibon Meñika, Jose Antoni Fernandez eta Oscar Sanchezi egin zizkien galderak atzo Guardia Zibilak, eta Nagore Garcia, Manu Ugartemendia, Gorka Gonzalez, Ane Zelaia, Jon Garai, Fran Balda, Sergio Labaien, Imanol Karrera eta Eneko Villegasi herenegun gauean. Ez deklaratzeko eskubideari atxiki ziren guztiak. Abokatuek ondo ikusi zituztela jakinarazi diete familiei. Egoerarekin “kezkatuta” daudela, baina ondo daudela. Guardia Zibila tratu zuzena ari zaiela ematen. Herrira-ko kide izanda “erakunde terroristako kide” izatea egozten die epaileak guztiei, baita “erakunde armatua finantzatzea” ere. Hori argudiatzeko, legez kanporatuta dauden Amnistiaren Aldeko Batzordeen eta Askatasunaren “oinordekotzat” jotzen du Herrira epaileak. Gainera, esaten du “terrorismoa goratu” dutela kaleratutako euskal presoen ongietorriak antolatuta. Atzo atera zuten sumarioa sekretupetik, eta abokatuek hura irakurtzeko aukera dute, auzitegian bertan. Sumarioa osatzen duten liburukietan jasota dago delitu horiek egozteko zehazki zer egitea leporatzen dien epaileak edo Guardia Zibilak hemezortzi atxilotuetako bakoitzari. Astelehen goizean atxilotu zituen Guardia Zibilak hemezortzi lagunak, aldi berean. Hernaniko Herrira-ren egoitzan bilduta zeudela atxilotu zituzten 11, eta gainerakoak kalean edo lantokian. Ez dute inoren etxea miatu.

Oihana Elduaien / Berria

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.