Oiartzungo hamarnaka eragilek atxikimendua eman diote Herrira-ren kontrako operazioaren manifestuari

Oiartzungo herritar zein eragileak

Oiartzungo herritar zein eragileak

Atzo ilunabarrean Doneztebe plazan hainbat herritar eta eragile elkartu ziren, Herrira mugimenduaren aurkako polizia operazioari buruzko iritzi bateratua emateko. Irakurritako manifestuari atxikimendua eman zioten herriko hainbat eragilek. Hala, bildutakoek argi utzi zuten Herrira-rekin “normaltasunez” dituztela harremanak, eta horri eutsiko diotela adierazi zuten. Atxiloketek “nahigabea eta haserrea” eragin diela azaldu zuten. Manifestua irakurri daiteke ondoko loturan: Tantaz tanta Informazio mahaia Bihar goizean informazio mahaia jarriko dute plazan, gaiaz jakin nahi duen oro hurbil daiteke bertara. Arratsaldean, pleno berezia izango da 18:00etan udaletxeko areto nagusian eta 19:00etan auzoetan mobilizazioak egin eta gero, 20:00etan kartelada berezia izango da. Atxikimendua eman duten eragileak hauek dira: Oiartzungo dultzaina taldea ESAIT Txost pilota taldea El Watan Helduen bertso eskola Aldeguna elkartea Ugaldetxo kultur taldea Oiartzungo Ikasle Abertzaleak Oiartzungo Herrira Iturriozko Jai Batzordea Auzokalte elkartea Oiartzungo Eusko Alkartasuna Ergoiengo Jai Batzordea Sortu Oiartzun Ernai Oiartzun Oiartzungo preso ohiak Girizia Mendi taldea Girizia zikloturistak Girizia BTT Killirikupe taldea Oiartzun Irratia Oiartzungo EHE, Euskaran Itotiyak, Ttur Ttur, Oiartzungo AEK Antiju Morik Altzibarko festa batzordea Oiartzungo emakume pilotariak Oiartzungo Etxerat Oiartzun Kirol Elkarteko mutilen 3.mailako futbol taldea Kattin Ttiki elkartea
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.