Donibaneko jarduerarik gabeko lokaletan ere hondakinak gaika bildu nahi dituzte

Joan den astean udalak sanjuandarrekin egindako batzarrean agertu zen hutsuneetakoa izan zen jarduerarik gabeko lokaletan hondakinak gaika biltzeko baliabideak jarri behar zirela. Bade bide horretan Pasaiako Udalak deia egin du lokal horietako arduradunak Bizibadiaren bulegora ager daitezela, eta bertan dagoen galdetegia jaso dezatela, udalak jakin dezan zeintzuk diren lokal horien beharrak. Zalantzak eta bestelakoak 943 34 43 28 telefono zenbakira deituz edo bizibadia[a bildua].pasaia.net-era idatziz ere argi ditzakete interesdunek.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.