Garagardo Festak ostegunean irekiko ditu ateak

Iazko Garagardo Festa

Iazko Garagardo Festa

Egunero zozketa bereziak izango dira gaueko hamarretatik hamaiketara. 50 saritik gora zozketatuko dituzte. Bederatzigarren urtez Garagardo Festa izango da. Etzi, hilak 10, hasiko da jaia eta igandera bitarte iraungo du. Aurten 21 garagardo probatzeko aukera izango dute garagardozaleek, tartean alkoholik gabekoak eta limoia dutenak izango dira. Iazko garagardoez gain, hiru berri ekarriko dituzte aurten: Spaten, Franciscaner eta Lowenbrou. Zozketak Garagardo Festak irauten dituen egun guztietan zozketa bereziak egingo dituzte 22:00etatik 23:00etara. 50 sari baino gehiago izango dira zozketan; hala nola, sei gosari, termetarako sei bono, hiru gau nekazal turismoan, 28 afari, bi txirrinda… Zozketan parte hartzeko txartelak erosi behar dira 50 zentimoren truke. Doneztebe plazan kokatutako karpa 19:00etan irekiko da ostegun eta ostiralean, eta larunbat eta igandean, berriz, 17:00etan. Egunero 01:00etan itxiko da. Ukalondoa, saltxitxak… eta urteroko jakiez gain, aurten muskuiluak izango dira razio gisa.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.