Marrazketa eta pintura ikastaroak prest ditu Donibaneko Piedadea elkarteak

Donibaneko Piedadea Emakume Elkarteak aurten ere marrazketa eta pintura ikastaroak antolatu ditu. Hilaren 7an hasi ziren, baina oraindik ere horietan parte hartzeko aukera dago, ekainaren 30ean bukatuko direlako. Hortaz, bitarte horretan elkartearen egoitzara joanda esan dezakete hala nahi dutenek ikastaroak jaso nahi dituztela. Astelehenetik ostegunera biltzen dira Piedadeakoak Donibaneko Mataderoan, 15:30etik 17:30era. Pasaiako Udalaren laguntza dute Piedadea elkartekoek ikastaroak aurrera eramateko.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.