Atzegin guztiok dugu gure papera. Aurkitu zeurea lelopean 2013ko kanpaina martxan jarri du adimen urritasuna duten Gipuzkoako elkarteak. Aurtengo kanpainaren muina kolaborazioak handitzea dela azaldu du Ainhoa Fiz Atzegiko familia laguntza zerbitzurako teknikariak. Kolaboratzeko modu asko daudela zehaztu du, “inplikazio gehiago edo gutxiago eskatzen dutenak”.
Hain zuzen, kolaboratzaile horiek ikus daitezke kanpainarako egin dituzten karteletan. Bederatzi lagun agertzen dira, eta bakoitzak bere erara laguntzen dio Atzegiri. Inplikazio gutxien eskatzen duten lanak, esaterako, Atzegiko aldizkaria jasoz gero taberna edo jendea ibiltzen den tokietan utzi, Facebook edo Twitterren Atzegi jarraitu eta bere argitalpenak elkarbanatzea edo kartelak edo eskuorriak banatzea da. Hori “gehitzen” joan daitekeela adierazi du Fizek “kirol talde bat izanez gero, urritasun psikikoa dutenen parte hartzea bultzatzen”, esaterako.
Horrez gain, bideoak egin dituzte, eta blog bat ere martxan jarri dute, jendeak bere ekarpena egin dezan.
Kanpaina Donostiatik atera, eta Gipuzkoa osora zabaldu nahi dutela jakinarazi du Fizek, eta eskualdetan ere egiten ari diren lana “ikusgarri” nahi dutela. Esate baterako, Oarsoaldean, eta zehazki, Errenteria-Orereta eta Pasaian. Izan ere, laguntza “maila ekonomikora” ez dela murrizten esan du Fizek, eta urritasun psikikoa duten bi langile dituztela lantaldean: Oihana, Errenteria-Oreretan eta Amaia Pasaian.
Zentzu horretan, Errenteria eta Pasaiako udaletako ordezkariek, Jon Txasko eta Juanra Canok, hurrenez hurren. Txaskok “inguruaren garrantzia” nabarmendu du, eta hori “denek” eraikitzen dutela kontuan hartuta, hori hobetzea “denei” dagokiela azaldu du. Zentzu horretan, gizartea den hondartza horretan, hondar ale bakoitza ekarpen garrantzitsua dela gaineratu du.
Canok, berriz, laguntza eta lankidetzarako sareak “benetan onuragarriak” direla esan du, eta bide horretan, Atzegirekin bat egiteko asmoa duela Pasaiako Udalak, eta gauza egiteko deia egin die erakunde eta enpresei: “Amaia bezala, beste toki batzuetan aritzeko gaitasuna badute Atzegiko gazteek. Haiengana hurbildu beharra dago, benetan integratu eta gizarteratuko badira”.
Amaiaren ama da Mari Carmen Castrok ere ingurua oso garrantzitsua dela azaldu du, eta askotan, ez dela urritasun psikikoa duten pertsonentzako lagungarria. Hala ere, elkartasuna ez dagoela krisian nabarmendu du.
Film laburren lehiaketa
Bi urtean behin antolatzen du Atzegik film laburren lehiaketa, eta aurten, tokatu egiten da. Bideoetan bereziki kalitateari ez diotela begiratuko adierazi du Fizek, baizik eta kanpainaren muina azaleratzea. Aurtengo kasuan, bakoitzak bere papera zein den agertzea edota oro har, nola egin inguruak urritasun psikikoa duten pertsonak onar ditzan.
Lanak 2014ko ekainaren 30a baino lehen bidali beharko dira asociados[a bildua]atzegi.org helbidera. Horretarako, wetransfer.com erabiltzea gomendatu dute. Bideoak ez dira 5 minutuko iraupenetik pasatu beharko. Adibideak www.atzegi.org/aurkituzurepapera orrian aurki daitezke.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.