Igandean Araba eta Burgos inguruan ibiliko dira Urdaburuko mendizaleak

Urdaburu mendizale elkarteak prestatu du hurrengo txangoa, iganderako. Oraingoan, Izarratik Villalba de Losara joango dira, Araba eta Burgos inguruan. Zehazki, Gibijo mendilerroa zeharkatuko dute. Bidean, Alto del Corral (841 metro) eta Arando (930 metro) mendiak igoko dituzte, eta Nerbioi ibaiaren saltoa ere ezagutzeko aukera izango dute txangoa egitera animatzen direnek. Etapak guztira, 24,5 kilometro izango ditu, 400 metroko desnibela eta 6 ordu iraungo du. Izena emateko azken eguna bihar izango da, 20:00etatik 21:30era, eta Urdaburun bertan egin beharko da edo 943 52 78 79 telefono zenbakira deituta. Autobusa igandean aterako da, 07:00etan, Iztietako autobus geltokitik.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.