Ontzi berrerabilgarriak erabiltzen dituzten bezeroen artean zozketa egin dute

Irailean Ontziratu zaitez! kanpainan parte hartzen duten bost komertzioetan erosketak egin zituzten bezeroen artean 20 eta 50 euroko erosketa-txartelak zozketatu dituzte. Hauek izan dira saritutako zenbakiak: Maritxu arrandegia, 1.112; Izaro arrandegia, 1.184; Lizar harategia, 187; Martin harategia, 41; eta Zalakain harategia, 63. 50 euroko txartela Maritxu arrandegiari egokitu zaio. Harategietan oraindik ere heziketa lana arrandegiekin konparatuta “motelxeago” doala azaldu du udalak; hala, harategietan ontzi berrerabilgarriak erabiltzeko konplexuak kentzera animatu ditu herritarrak.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.