Truk txapelketa izango da ostiral honetan, Girizian

Truk zaleek ostiral honetan hitzordua dute Girizia elkartean. 22:00etan hasiko da txapelketa eta parte hartu nahi dutenek ordu erdi lehenago eman behar dute izena (21:30etik 22:00etara). Bikoteak 15 euro ordaindu behar ditu parte hartzeko. Irabazleek bi ardo botila eta itsaski-jana eskuratuko dute; bigarren gelditzen direnek bi ardo botila eta bi oilasko, eta repeskako irabazlearentzako garagardo ferian bi lagunentzako afaria izango da.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.