Helduentzako pintura eta arte aplikatuen ikastaroetan izena emateko epea zabaldu dute
Pasaiako Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatutako helduentzako ikastaroetan izena emateko epea zabaldu dute gaur. Arte aplikatuen ikastaroa emango dute Donibanen, eta marrazki eta pinturarena, berriz, San Pedron. Izena eman nahi dutenek hilaren 17ra arte izango dute aukera.
Donibaneko Eskola Zaharretan egigo den ikastaroa urriaren 22an hasi eta ekainaren 17an bukatuko da. Eskolak asteartetan izango dira, 18:00etatik aurrera. San Pedrok Udal Aretoan egingo denak, berriz, urriaren 18tik ekainaren 20ra bitartean iraungo du.
Arte aplikatuen ikastaroa 79 euro ordaindu behar dute pasaitarrek, eta 110 pasaitar ez direnek. Marrazki eta pinturarenean, berriz, 63 eta 94, hurrenez hurren. Ordainketa Kutxako 2095 5400 02 1061652334 kontu korronte zenbakian egin behar da. Hamazazpi lagunentzako tokia dago.
Informazio gehiago: Kultura eta Hezkuntza Saila. Euskadi etorbidea, 61 (Trintxerpe). Telefono zenbakia: 943.004.330. Bulego ordutegia: astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.