Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Ibon Garcia: "Astakeria da aurpegia zikintzeagatik 5 eta 9 urte arteko espetxe zigorra eskatzea".

Ikerne Zarate Gartziarena
Oarsoaldea
2013/10/10
ZinemaldianTartalariak1 Ibon Garcia, 2011. urteko azaroan Okzitaniako Tolosan egiten ari ziren Pirinioetako Lan Komunitatearen osoko bilkuran Yolanda Barcinari aurpegira pastela bota zioten Abiadura Handiko Trenaren kontrako ekintzaileetako bat da. Bi urte beranduago, Espainiako Auzitegi Nazionalean epaituko dute Garcia, beste bi kiderekin batera. Azaroaren 18an izango da epaiketa San Francisco de Henareseko aretoan (Madril, Espainia). Garcia eta Mugitu taldeko beste bi kideentzat 5 eta 9 urte arteko espetxe zigorra eskatu du fiskalak Barcinari aurpegira pastela botatzeagatik. “Astakeria da. Pertsona bati aurpegia zikintzegatik espetxe zigorra eskatzeak ez du zentzurik”, esan du Garciak. Tartalarien helburua Barcina ez zela nabarmendu du gainera lezoarrak, “berak jaso zuen, han zegoelako, baina gure helburua ez zen bere kontra ezer egitea. AHTa naturaren kontrako eraso lazgarria dela salatu nahi genuen, eta gure salaketari mediatikoki oihartzuna eman nahi genion. Milaka miloi euro xahutuko direla saltu nahi genuen beharrezkoa ez den abiadura handiko trena eraikitzen”. Joan den ekainean jaso zuten Garciak eta Mugitu taldeko beste bi kideek Espainiako Auzitegi Nazionaleko zitazioa, “harriduraz”, “okzitanian prozedura zabaldu zutelako eta baita itxi ere. Ez dugu ulertzen Espainiako Auzitegi Nazionalak Okzitanian gertatutako zerbait epaitu dezakeenik, are gehiago dagoeneko prozedura egina dagoenean bertan”. Horren harira, abokatuak helegitea aurkeztu duela jakinarazi du Garciak, baina ez dutela oraindik erantzunik jaso. Ezdakite zer gertatuko ote den hilaren 18an, baina argi dute bidegabekeria dela beraien kontra egin duten zigor eskaera, “Frantziako Estatuan halako gertaera batengatik jaso duten zigorrik handiena 400 euroko isuna izan da”. Sinadura bilketa eta elkartasun erakustaldia Babesa batzuen aldetik sentitu dutela ere esan du Garciak eta gogora ekarri du 2011ko azaroan Iruñean atxilotu eta gau partean aske utzi zutenean aberna batera sartu eta ikusi zuena: “Jende guztia telebistari begira zegoen, futbol partidetan bezala, oihuka eta txaloka. Barcinari tarta bota genion uneko irudiak ikusten ari ziren”. Epaiketaren harira Garcia eta beste bi kideei elkartasuna ddierazteko hainbat ekimen prestatu ditu Mugitu taldeak. Besteak beste, sinadura bilketa egiten ari dira eta Espainia, Frantzia eta Italiako jende dexenteren babesa jasotzen ari direla zehaztu du. Horrekin batera hainbat elkarretaratze deitu dituzte datorren hilabeterako. Lehenengoa, azaroaren 12an egingo dute, elkartasun eguna izango da eta hainbat herritan izango dira elkarretaratzeak. Azaroaren 16an, berriz, AHTaren aurkako tartalariekiko elkartasun manifestazioa egingo dute Iruñean. Azaroaren 18an berriz, epaiketa egunean bertan elkarretaratzea egingo dute San Francisco de Henares, (Madil, Espainia) Espainiako Auzitegi Nazionalaren aretoaren aurrean. Laguntza ekonomikoa jasotzeko kanpaina ere abiatu du Mugitu taldeak. Lagundu nahi duen orok Laboral Kutxaren 3035 0068.08.0680058591 kontu korrontean egin dezake diru sarrera. Mugitu taldetik herritarrak elkartasun kanpainarekin bat egitera deitu dituzte azkenik: “Horretarako komunikabideetara gutunak bidali, tartalariekin hitzaldiak antolatu, laguntza ekonomikoa lortzeko ekimenak sustatu ditzakete”. Informazio gehiagorako mugituren webgunea bisitatu dezakete interesdunek. Elkartasun manifestua
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.