AVTk zinegotzi kargua uzteko eskatu dio Jose Manuel Herzog PPko bozeramaileari
Errenteriako Udaleko PPko bozeramaile den Jose Manuel Herzogi, zinegotzi kargua uzteko eskatu dio AVTk. Herrira Mugimenduaren kontrako polizia operazioan atxilotutakoek pairatu duten “atsekabea” deitoratu eta “bat bateko bortxazko operazioak erabili ordez, modu egokiagoak” daudela gaineratu zuen komunikabide batera helarazitako gutunean.
Adierazpen horien harira eskatu du AVTk Herzogen dimisioa “harridura” azaldu ostean. Herzogek berak ez badu dimisioa aurkezten kargua uztera behartzeko eskatu dio AVTk alderdi popularrari.