Eraikin publikoei izena jartzeko adostasunaren bidea jorratu nahi du Irungo Bilduk

Irungo Bilduk, San Juan plazako liburutegi berriari gobernu taldeak jarri dion izenaren harira —Carlos Blanco Aguinaga—, gogoeta egin du eraikin publikoei eta antzekoei izena jartzeko prozedurari buruz. Hori bakarrik ez, proposamena ere landu du. Hala, Bilduk izen horiek jartzerakoan “prozedura eza” dagoela, eta horrekin bukatu behar dela uste du, “kontsentsua alde batera utzi eta proposamenak egiteko aukerak murrizten dituen moduekin bukatu behar da”. Horregatik, izen horiek Irungo kaleak izendatzeko batzordean erabakitzea proposatu du koalizioak. Bilduko kideek nabarmendu dute liburutegi berriari izena emango dion pertsonaren eta hark egindako ibilbidearen kontrako arrazoirik ez dutela, “irundarron artean oso ezaguna ez bada ere, bere bizitza eta lana oparoa da, eta horrelako errekonozimendua jasotzeko meritu nahikoa duela ulertzen dugu”. Izena ezartzeko moduan ditu kezkak Bilduk: “Alkateak izena proposatzeko erabilitako modu eta bide eskasak sortu duen nahasmenak eta era berean horrek Carlos Blanco Aguinagaren izenari ekarri dizkion kalteak kezkatu egiten gaitu”. Horrela, liburutegiaren izendapenaren gaian eta aurrerantzean suertatzen direnetan aurrera urratsak emateko prest dago Bildu, “gure taldearen jarrera eraikitzailea izango da, konponbidean laguntzeko prest gaude”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.