Eskubaloiko Euskal Ligan jokatzen duen La Bacaladera Hondarribia taldeak denboraldiko bigarren garaipena bilatuko du bihar eguerdian Soraluzeko kiroldegian, 11:30etik aurrera. Bertako taldea, Soraluce BKE, Euskal Ligako behin behineko liderra da, orain arteko bi partidak irabazi eta gero. Alde handiarekin multzoko gol gehien sartzen duen taldea da, baina atea askotan zulatzen diote ere; bi taldek baino ez dute Soralucek baino gol gehiago jaso. Hortaz, defentsan estutu eta erasoan fin ibili, hori egin beharko dute hondarribiarrek punturen bat etxera ekartzeko.
Denboraldiko lehen jardunaldian gol bakar batez galdu zuten hondarribiarrek Urdulizen (26-25) eta joan den asteburuan 28-23 irabazi zuten Hondartza kiroldegian Lau Bide jatetxearen kontra. Ondorioz, sailkapeneko bosgarren tokian daude, bi punturekin beste lau talderekin berdinduta.
Hondarribia Eskubaloi Taldearen asteburuko partidak
Euskal Liga
- Soraluce-La Bacaladera (la. 11:30)
Gazteen Lurraldeko Maila
- Corazonistas-La Bacaladera (la. 12:00)
Kadeteen Lurraldeko Maila
- La Bacaladera-Elgoibar (la. 11:00)