Eta beste hiru pintxo Nafarroatik

El Chelsy, 7 del 7 eta La Cocina de Alex Mugica tabernak izan dira Euskal Herriko Pintxo Txapelketako Nafarroako kanporaketan sailkatu direnak. Iazko txapeldun Huarteko Abaco jatetxearekin batera, horiek dira bihar arratsaldeko finalerdietan lehiatuko diren establezimendu nafarrak. Arratsaldean Bizkaiko ordezkariak lehiatuko dira eta, saio guztietan bezala, zuzenean jarraitzeko aukera dago, Itsas Etxeko ateak irekiak baitaude. Gainera, txapelketa guztia Internetez ikus daiteke, zuzenean ere.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.