Hasi da pintxoen lehia

Lehen lehiakideetako bat

Lehen lehiakideetako bat

Hasi da Itsas Etxean Euskadi Saboreala VIII. Euskal Herriko Pintxo Txapelketa. Hiru egunez 78 jatetxe eta taberna lehiatuko dira txapelaren bila, Gipuzkoatik hogeita zazpi, hogeitalau Bizkaitik, hamahiru Arabatik, Nafarroako 11 eta Ipar Euskal Herriko hiru. Iazko txapelduna, Huarteko (Nafarroa) Abaco jatetxea zuzenean sailkatuko da finalaurrekoetarako. Gainontzeko guztiek kanporaketetan lehiatu beharko dute. Gastronomia arloko bost pertsonek osatuko dute egunero aldatuko den epaimahaia, eta horiek erabakiko dute zeintzuk pasatzen diren finalaurrekoetara. Gaur goizean Araba, Nafarroako eta Ipar Euskal Herriko sukaldariak ariko dira zein baino zein Itsas Etxeko taulako bost sukaldeetan, eta arratsaldean bizkaitarrak. Bihar gipuzkoarren txanda izango da eta  haien artean, hondarribiarrena. Bost izango dira herriko ordezkariak aurtengo Euskal Herriko Pintxo Txapelketan: Gran Sol, Batzokia, Ardoka, Hondar eta Kantina San Nikolas. Azken biak estreinekoz ariko dira txapelketan. Goizeko abiatzean nabarmendu dutenez “sukaldeak eta arteak bat egingo dute zortzigarrenez Hondarribian” eta hala ari da izaten eta izango da hiru egunez, gaur goizetik hasita. Eta dena zuzen-zuzenean ikusteko aukera. Itsas Etxean edo Interneten.
Araba, Nafarroa eta Ipar Euskal Herriko jatetxeak ariko dira gaur

Araba, Nafarroa eta Ipar Euskal Herriko jatetxeak ariko dira gaur

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.