Anjel Alkain, Eguzki-Bidasoako kidea: "Ziur nago mendiko putzu horietako ura ez dela behar hornidurarako"

Joan den ostiralean Jaizkibeleko barnealdetik ura ponpatzeko zundaketa sisteman izandako irregulartasunen berri eman zuen Oarso Bidasoko HITZAk eta horri lotuta Eguzki-Bidasoa talde ekologistako bi kiderekin mintzatu da Berria egunkaria eta erreportajea argitaratu zuen igandean.

San Anton urtegiak Endara arroko urak jasotzen ditu

San Antonek Endara arroko urak jasotzen ditu

Joan den ostiralean Jaizkibeleko barnealdetik ura ponpatzeko zundaketa sisteman izandako irregulartasunen berri eman zuen Oarso Bidasoko HITZAk eta horri lotuta Eguzki-Bidasoa talde ekologistako bi kiderekin mintzatu da Berria egunkaria eta erreportajea argitaratu zuen igandean. Eguzki-Bidasoa eta Ekologistan Martxan talde ekologistek salatu dute Txinzerrek datuak faltsutu zituela Jaizkibeleko zundaketen beharra justifikatzeko eta hainbat salaketa jarri dituzte. Horietako bat Gipuzkoako Epaitegiko Ingurumen Fiskaltzak tramitera onartu du eta fiskaltza aztertzen ari den dokumentazioa aztertzeko aukera izan dute HITZAk eta Berria egunkariak. Irakurri Berriako erreportajea  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.