
Emakumea Pilotari egitasmoko saioa, atzo
Atzo ilunabarrean Emakumea Pilotari egitasmoan izena eman dutenek paleta saioekin hasi ziren. Lehenengo eguna izaki, paletarekin lehen kontaktua egin zuten parte hartzaileek. Haurtzaro Ikastolako frontoian elkartu ziren eta horrela egingo dute astelehenero 19:30etik 21:00etara. Hil honetan probatzeko saioak izango dira eta aurrera jarraitu nahi duenak azarotik aurrera izango du aukera. Patri Espinar da saioen gidaria.