Vhaldemar taldeak azaroaren 16an joko du
Azaroaren 16an eta 23an Metal Norte Festival jaialdia egingo dute Irungo Tunk! aretoan. Bi egunetan aretoaren ateak 17:30ean zabalduko dituzte, eta sarreren prezioa 15 eurokoa izango da egun bakoitzeko txartelak aldez aurretik hartuta, eta 18koa egunean bertan erosten badira. Aforoa mugatua dela esan dute antolatzaileek, hortaz, sarrerak ahalik eta azkarren hartu behar direla. Sarrerak
ticketea.com atarian lor daitezke aldez aurretik, baita beste hainbat dendatan ere.
Honakoak dira Metal Norte jaialdian parte hartuko duten taldeak:
Azaroak 16, larunbata
- Azrael
- Vhaldemar
- Airless
- Tamerlayn
- Black Devil
- Donna die
Azaroak 23, larunbata
- Muro
- Oker
- Mandragora Negra
- Eveth
- Ethos
- Unbound