Oarso Bidasoko bost pintxo, Gipuzkoako zortzi onenen artean

'Aiako Harria', Irungo Atsegiñaren pintxoa

‘Aiako Harria’, Irungo Atsegiñaren pintxoa

Oarso Bidasoko bost pintxo sailkatu dira gaur arratsaldean egingo den Euskal Herriko Pintxo Txapelketako finalerdirako. 25 taberna eta jatetxe lehiatuko dira arratsaldean, haien artean, Pasaiako Terranova, Irungo Atsegiña eta Gaztelumendi eta Hondarribiko Gran Sol eta Batzokia. Goizean Gipuzkoako kanporaketa egin dute eta bertatik zazpik egin dute aurrera, Terranovak ez du kanporaketan parte hartu, Gipuzkoako Txapelketan irabaze izanagatik sailkatuta baitago final atarirako. Aipatutakoekin batera, Donostiko Andra Mari eta Hidalgo 56 eta Beasaingo RK izango dira arratsaldeko saioan, Araba, Bizkai, Nafarroa eta Ipar Euskal Herriko sailkatuekin batera.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.