Erlijio aniztasuna aztertzen hasi da Irungo Udala

Irungo erlijio taldeetako kideak, udaletxean

Irungo erlijio taldeetako kideak, udaletxean

Hiriko erlijio aniztasuna aztertzeko eta hiriaren errealitatea zein den ikertzeko asmoz Irungo Udalak programa bat abian jarri du. Helburu sakonago bat du, ordea, egitasmoak: erlijio entitateen eta bizi diren inguruaren gaineko elkarbizitza sustatzea. Fernando San Martin Hezkuntza eta Balio zinegotziaren esanetan Irungo erlijio errealitatearen gaineko argazki orokorra atera nahi dute, “sentsibilitate guztiak kondizio berdintasunean bizitzeko”. Egun, Irunen, hainbat erlijiotako 20 kultu zentro daude. Horrela, 20 zentro horietan informazioa emateko eta jasotzeko guneak jarri ditu udalak, eta webgunea ere prest du informazioa jasotzeko. 20 zentro horietatik bederatzi eliza katolikoarenak dira, bost eliza ebangelikoenak, bi Tibet-eko budistenak, eta Jehovaren Testiguek, Baha’i fedeko kideek, eliza Ortodoxoak eta Islam erlijikokoek zentro bana dituzte hirian.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.