Oiartzuarrek euskaraz bizi nahi dutela erakutsi dute

200 haur eta gaztetxo baino gehiagok bat egin dute Euskaraz bizi nahi dut dinamikaren barruko herri lasterketarekin. Giro ezin hobean, lau taldetan atera dira. 0-8 urte bitarteko haurrak, gurasoekin batera, atera dira lehenik. Ibilbideari buelta bat eman diote horiek. Gero, 8-10 urtekoak atera dira eta horien erronka zailxeagoa zen, bi itzuli eman baitiote ibilbideari. 10-12 urte bitartekoek hiru eman diote eta DHBko gaztetxoek erronka koloretsua zuten aurretik. Bost buelta eman dizkiote ibilbideari eta itzuli bakoitzean kolore batez margotu behar zuten behatza, behatz guztiak margotuta erronka arrakastatsu gainditu dute. Haurtzaro Ikastolako DBHko gazteek, gainera, txosna jarri dute Killirikupen, euren ikas bidaiarako sosa batzuk ateratzeko asmoz. Haurrek ere euren txokoa izan dute Kontzejupen, jolasten ibili dira bertan. [nggallery id=42]  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.