BERRIAk zuzeneko saioa egingo du epaiaren harira

Europako Giza Eskubideen Auzitegiak gaur 11:30ean jakinaraziko du 197/2006 doktrinaz hartutako erabakia, eta, horren harira, zuzeneko saioa egingo du Berria telebistak. 11:15ean hasiko da saioa, auzitegiak ebazpenaren berri eman baino ordu laurden lehenago. Hiru hizlarik parte hartuko dute mahai inguruan: Nagore Lopez de Luzuriaga Etxerat-eko kideak, Karlos Apeztegia preso ohiak eta Garbiñe Biurrun epaileak. Mahai ingurua Iñaki Petxarroman BERRIAko zuzendariordeak zuzenduko du.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.