Girondeko ordezkariek Irungo Bizilagunen Arretaren berritasunak ezagutu dituzte

Girondeko eta Irungo Udaleko ordezkariak, gaur

Girondeko eta Irungo Udaleko ordezkariak, gaur

Irungo Bezero Arreta Zerbitzuak (BAZ) herritarrekin harremana izateko makinak jarriko ditu, osagarri bezala, herritarrekin harremanak izateko. Administratel izena du zerbitzuak, eta Europako Informazio Gizarte Zerbitzuak emandako,laguntzari esker jarriko dituzte hirian. Zerbitzu hori ezagutzeko asmoz Gironde eskualdeko (Okzitania) ordezkaritza bat gaur Irunen izan da. Pedro Alegre udaleko Informazio eta Herritarren Parte Hartze ordezkariak azaldu die herritarrek informazioa “modu erraz eta erosoan” lor dezaketela, hala, hainbat udal agiri horien bitartez lortzeko aukera dagoela azaldu du, “gainera, makinen ordutegia BAZ bulegoarena baino askoz zabalagoa da. Hori da beste erraztasunetakoa”. Gisa horretako makina bat proban daukate BAZen.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.