Talde errepublikanoak bilera egingo du ostegunean Merkatuzarren

Ostegunean bilduko da Oarsoaldeko Talde Errepublikanoa hurrengo ekitaldiak prestatzeko. Bilera 18:00etan izango da Merkatuzarren. Hurrengo ekitaldiak prestatu nahi dituzte bilera horretan. Esate baterako, joan den asteartean Julio Anguitaren hitzaldia antolatu zuten Donostiako San Telmo museoan, eta ehunka lagun bildu ziren. Bertan, Errepublika proposatu zuen alternatiba demokratiko bezala. Zentzu horretan, bat egin du hitzaldiaren muinarekin talde errepublikanoak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.