Txistorra postuak eska daitezke San Tomas Egunerako

Gaurtik hilaren 31ra arte (osteguna) eskatu ahal izango dira San Tomas Egunean egingo den azokan txistorra postua erreserbatzeko eskaerak, Irune Balenciaga Kultura zinegotziak jakinarazi duenez. Eskaerak udaletxeko erregistroan aurkeztu beharko dira, eta horrekin batera, postuaren krokisa aurkeztu beharko dute interesa dutenek, postuaren neurri eta ezaugarriak adierazita. Era berean, egun hori antolatzeko bilerekin jarraitzen dute, eta hurrengoa hilaren 29an (asteartea) izango da, Merkatuzarreko gela balioanitzean. Gogorarazi dute postua jartzen duenak ere bilera horretan parte hartu beharko duela.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.